ONGI ETORRIA

miércoles, 28 de noviembre de 2012


AGURRA

Blogari bukaera emateko, blogari buruzko kritika bat egitea idea ona dela erabaki dut. Hasteko, esan beharra dago, interesgarria izan dela blog bat egiten jakitea ; izan ere, etorkizunean, nork daki blog bat egitea bururatuko zaidan ala ez. Gainera, IKT hezkuntzari buruzkoa denez, gai honetaz gehiago jakitea ere lortu dut, eta espero dut, irakurri dutenen artean ere horrela izatea.

Hau izan da guztia, espero dut gustoko izatea nire bloga !


LEHEN HEZKUNTZAN IKT-A LANTZEN

Lehen hezkuntzako gradua egiten ari garenez, interesgarria litzateke IKT-ak Lehen Hezkuntzan izan ditzaketen aplikazioak aztertzea. Horretarako, Leioako Kampuseko ikasle batzuk egindako bideo batez baliatzea erabaki dut.


HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA


Hona hemen, Eusko Jaurlaritzak, IKT eta Eskola 2.0 buruz argitaratutako informazio. Nahiz eta ez asko izan, nire ustez, behintzat, oso era garbian azaltzen ditu kontzeptu garrantzitsuak.

TIK-etik TAK-era

Blog hau, badakizuenez, IKT hezkuntzari eskainiriko bloga da eta horregatik, beste egunean klasean egindako azalpen bat igotzea erabaki dut. Azalpen hau, Tik eta Tak-ekin du zerikusia eta egiterakoan interesgarria iruditu zitzaidanez, zuekin partekatzea erabaki dut. Hor dakazue :

http://prezi.com/vjf9zjssuci5/tik-etik-tak-era/
EUSKARA ETA TEKNOLOGI BERRIAK

Gaur egun, teknologia berrien erabilera hezkuntzan oso handia da. Hori dela eta, hainbat aldaketa ematen dira nahitaez ikasgaien inguruan. Gainera, euskararen kasuan esaterako, erronka handia du teknologia berri hauen aurrean ; hona hemen hori azaltzen duen artikulua :

martes, 27 de noviembre de 2012


HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIAK

Aurreko sarreran aipatu bezala, hezkuntzari aplikaturiko teknologiak ondo erabiltzea hainbat abantaila ditu eta hona hemen, hori azaltzen duen beste bideotxo bat :



TEKNOLOGIAK

Nahiz eta gaur egun teknologien aplikazioa hezkuntzan hedatuta egon, badago aplikazio hau egoki egiten ez duten irakasleak. Hori hobetzeko, hona hemen bideo bat :


TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Hona hemen, teknologia berriak hezkuntzan duten aplikazioei buruzko artikulu interesgarri bat.

jueves, 27 de septiembre de 2012

Eskola 2.0

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntza-alorrean gero eta gehiago erabiltze aldera, Hezkuntza Sailak lehentasuna ematen die irakasleen teknologia-gaitasuna eguneratzeko eta irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuen metodologia aldatzeko planei, ikasgaietan eduki digitalak sartzeko planei eta pedagogia-lana, administraziokoa, komunikaziokoa eta eskola-komunitatearen arteko harremanak errazteko plataforma telematikoak abiarazten dituzten planei.

Bide berri horren erakusgarri da Eskola 2.0 proiektua; Lehen Hezkuntzako azken zikloan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi mailetan gauzatzen da. Hain zuzen ere, irakasleek eta ikasleek gelan egiten duten lana egokitu nahi da proiektu horren bidez. Alabaina, Eskola 2.0 proiektua gauzatzeko ez da nahikoa ikastetxeak azpiegituraz hornitzea; aldiz, irakasleentzako informazio- eta eguneratze-plan bat ezarri du, curriculum-eduki digitalak sortu ditu, eta, gainera, familien inplikazioa ere lortu nahi du, ez dadin urruntze bat gertatu eskolaren eta familien artean.

jueves, 20 de septiembre de 2012

IKT





Gaur egun, informazioak izugarrizko garrantzia du eta horrek esan nahi du, informazioa tratatzeko teknologiak ere erabiltzen jakitea beharrezkoa dela gizarte honetan.

Hezkuntzari dagokionez, bai lanak egiteko, bai informazioa bilatzeko eta baita baliabide didaktikoak lortzeko erabilgarriak dira teknologia berriak. Hori dela eta, geroz eta eskola gehiago ordenagailuak dituzte umeentzako, horrela,ikasgaia ikasteaz gain, teknologiak nola erabiltzen ere ikas dezaten.

Gozatu dezagun teknologiak ematen diguten aukeraz!

IKT hezkuntzari buruzko blog berria da hau.