ONGI ETORRIA

jueves, 27 de septiembre de 2012

Eskola 2.0

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntza-alorrean gero eta gehiago erabiltze aldera, Hezkuntza Sailak lehentasuna ematen die irakasleen teknologia-gaitasuna eguneratzeko eta irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuen metodologia aldatzeko planei, ikasgaietan eduki digitalak sartzeko planei eta pedagogia-lana, administraziokoa, komunikaziokoa eta eskola-komunitatearen arteko harremanak errazteko plataforma telematikoak abiarazten dituzten planei.

Bide berri horren erakusgarri da Eskola 2.0 proiektua; Lehen Hezkuntzako azken zikloan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi mailetan gauzatzen da. Hain zuzen ere, irakasleek eta ikasleek gelan egiten duten lana egokitu nahi da proiektu horren bidez. Alabaina, Eskola 2.0 proiektua gauzatzeko ez da nahikoa ikastetxeak azpiegituraz hornitzea; aldiz, irakasleentzako informazio- eta eguneratze-plan bat ezarri du, curriculum-eduki digitalak sortu ditu, eta, gainera, familien inplikazioa ere lortu nahi du, ez dadin urruntze bat gertatu eskolaren eta familien artean.

jueves, 20 de septiembre de 2012

IKT





Gaur egun, informazioak izugarrizko garrantzia du eta horrek esan nahi du, informazioa tratatzeko teknologiak ere erabiltzen jakitea beharrezkoa dela gizarte honetan.

Hezkuntzari dagokionez, bai lanak egiteko, bai informazioa bilatzeko eta baita baliabide didaktikoak lortzeko erabilgarriak dira teknologia berriak. Hori dela eta, geroz eta eskola gehiago ordenagailuak dituzte umeentzako, horrela,ikasgaia ikasteaz gain, teknologiak nola erabiltzen ere ikas dezaten.

Gozatu dezagun teknologiak ematen diguten aukeraz!

IKT hezkuntzari buruzko blog berria da hau.